“Aita/Ama boluntario hasiko naiz psikiatriko batean laguntzen” / “Aita/Ama boluntario hasiko naiz itsuekin lan egin duen talde batean laguntzen” . Oso deberdina izango litzateke gurasoengandik jasoko genukeen erantzuna bi kasuotan. Ez bakarrik, seme-alaben hobe beharrez ari diren gurasoengandik jasoko genukeena, gizartearengandik, oro har, jasoko genukeena ere desberdina izango litzateke oso bi kasuotan. Handia baita oso, gizarteak, oro har, gaixotasun mentalaren inguruan duen ezjakintasuna.
Bakardadea, bazterkeria, ulerkortasun eza, hutsunea, tristura, motibazio eza eta beldurra… hara hor, gaixotasun mentala duen pertsona askoren egunerokoa. Eta guztiok gara, neurri batean, ezjakintasunetik eta aurreiritzietatik ondorioztatzen den komunikazio eza, ulermen eza eta maitasun eza horien erantzule.
Fundaziotik gonbita luzatzen dizuegu boluntario gisa laguntzera hurbil zaitezten. Egunen batean lor dezagun, beldurraren hesiak lurreratuta, laguntzailea eta lagundua parez pare senti daitezen, biak berdin pertsona, pertsona baino ez.