Marta Moll de Alba espainiar pianista da. Espainian, Portugalen, Alemanian, Frantzian, Italian, Kolonbian, Ekuadorren, Israelen, Jordanian, Egipton, Marokon, Tunisian, Pakistanen, Kanadan, Japonian, Hego Korean eta Txinan aritu da, eta sariak jaso ditu Bartzelonan, Porton, Mannhein eta Kanaria Handian.
Damian Martínez Marcorekin batera, Cassadó bikotea osatzen du. Musikaltasun eta sentiberatasun bikainagatik nazioartean harritua dago, eta publikoa nahiz kritika liluratzen ditu, bere izaera, originaltasun eta karismari esker.
Martak entzuna zuen fundazioaren berri, eta gu bisitatzera eta ezagutzera etorri nahi izan zuen. Guk gure Txokoko ateak ireki genizkion eta elkarrekin gertuko irratsaio lasai eta musikaz betea egin genuen.