Why Not Irratiak hamar urte bete ditu emisioan apirilaren 29an! Hamarkada bat hitzaren bidez hormak hausten eta zubiak sortzen.
Gure bozgorailu txikiak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei lekua eman nahi die. Espazio intimoa eta segurtasunezkoa, baina aldi berean komunitateari irekia, eguneroko elkarrizketan, errutinan, denok bizi garen tokian egoteko helburuarekin. Une honetan, 120 ahots baino gehiago ari dira parte hartzen 14 taldetan, eta dagoeneko 1.500 programa baino gehiago egin ditugu.
Hori ospatzeko, apirilaren 25ean programa berezi bat antolatu genuen Aquarium Auditorioan, martxan ditugun irratsaioetako 70 esatarik baino gehiagok lagunduta: Mentalia Usurbil, Gizakia Helburu, Txoko Why Not, CRPS Maldatxo, CRPS Anzaran, Garagune Easo, Zorroaga Fundazioa, Haize-Gain Agipad, Villa Sacramento.