Laguntzeko erak

Aldundiak Why Not Irratiaren ibilbidea goraipatu du inklusioaren alde

Gipuzkoako irrati sozial gisa, joan den uztailaren 12an 'Cubriendo Aire' saioa Gipuzkoako Foru Aldundian grabatu genuen, Etorkizuna Eraikiz Gunean, eta Why Not Irratiko kideek Markel Olano diputatu nagusia eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua elkarrizketatu zituzten. Saioan zehar, Milak, Sandrak, Maria Luisak, Anderrek, Iñakik, Soledadek eta Clarak konfinamenduaz eta osasun mentalaz galdetu zieten, baita ere bakardadeaz, gaixotasun mentala duten pertsonen arretaz, kolektiboaren estigmatizazioaz eta horrekin amaitzeko zer egin behar den, besteak beste.

Diputatu nagusiak Why Not Fundazioak "gaixotasun mentala eta hori pairatzen duten pertsonak desestigmatizatzeko egindako lan handia" eskertu zuen. "Ezinbestekoa da komunitate-harremanak, normalizazioa eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonen integrazioa bultzatzen jarraitzea. Lan horretan Why Not-ek oso lan garrantzitsua egiten du, arreta pertsonalizatua eta ahalduntzailea emanez", adierazi zuen. "Gipuzkoan erronka sozialei aurre egiten dien komunitate bat dugu, aktiboa eta konprometitua, eta Why Not gure eredu sozialaren eta elkartasunaren erakusle argia da".

Why Not Radio · Markel Olano eta Maite Peña diputatuei elkarrizketa
PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Centro/Txoko: Particular de Ategorrieta 3 Oficina: Avda. Navarra 25, Gros
20013 Donostia - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE