Uholdearen mitoa mundu osoan da ezaguna, baina ia ez da landu dantzan. Malandain Ballet Biarritzek eszenatokietara eraman du Noén, eta Thierry Malandainen sorkuntzari buruzko entsegu ireki batera joateko aukera izan genuen. Horrela, ballet honen unibertsoa ezagutu genuen, eta sorkuntzaren laburpen batzuk aurkeztu ondoren, publikoak koreografoarekin eta dantzariekin hitz egiteko aukera izan zuen.