Why Not Irratia Donostiako Zinemaldiko parte izan da beste behin ere. Bere 69. edizioan, akreditatutako hedabideetako bat izan gara pelikulen emanaldietara joateko. Pandemiaren etetaren ondoren, guretzako oso berezia den ekimen hau berreskuratu dugu. Horretan, fundazioko kide bakoitzak filme bat ikusteko aukera izan du ondoren baloratu eta irratian kritika egiteko.