ONCE Gizarte Taldeak Euskadi 2022 Sari Solidarioetako bat eman digu. Why Not Irratia saritua izan da komunikazio proiektuaren atalean. Bilboko BBK aretoan egindako galan Guggenheim Museoa, Hirugarren Sektorearen Euskal Behatokia, IPM Rubí Taldea eta Pablo González Gutiérrez ere saritu zituzten.
Epaimahaiaren iritziz, beren jarduera-esparruetatik ONCE Gizarte Taldearen kultura instituzionalaren funtsezko balioekin bat datorren lan solidarioa egiteko konpromiso handiena hartu duten pertsona, enpresa, entitate eta erakundeei ematen zaizkie Sari Solidarioak. Eta, zehazki, bere ingurunean herritar guztien gizarteratzea, normalizazioa, autonomia pertsonala, irisgarritasun unibertsala eta bizimodu independentea sustatzen dutenak.
Harro gaude gure bozgorailu txikiak errekonozimendu hori jaso izanaz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu egunero fundaziora datozen eta posible egiten duten pertsona guztiei, bai eta hasieratik gurekin dauden bazkide, kolaboratzaile eta erakundeei ere. Mila esker!