Aurten Lilatoi lasterketaren 32. edizioaren parte izan gara, dortsalen euro solidarioari esker. Martxoaren 6an ia 5.000 emakumek egin zuten lasterketaren 5km-ko ibilbidea berdintasuna eta ahalduntzea aldarrikatzeko, baina aurten osasun mentalaren alde ere egin zuten. Bultzada horrek gure jarduerekin jarraitzea ahalbidetuko digu, osasun mentaleko arazoak ikusarazteaz gain.
Egun batzuk geroago, Aratz Rodriguez Lilatoiko txapeldunaren eta Marisol Martinez korrikalari beteranoenetako baten bisita jaso genuen Txokoan. Hemen entzun dezakezue beraiekin izan genuen tertulia interesgarria: