Tabakalerarekin izan dugun azken abentura ahozko poesia tailer bat izan da, Laura Sam artistarekin. Erro(re)tik proiektuaren baitan kokaturik, poema fisikoa sormen eta esperimentazio poetikoko laborategi bat izan da, testuak landu eta garatzean zein ahotsaren, gorputzaren eta presentzia eszenikoaren bidez eszenaratzean oinarritua. Lau astez garatutako elkarrizketarako eta lan kolektiborako gune bat, non parte-hartzaile bakoitzak forma, edukia eta ahotsa eman dien bere ideiei, hausnarketei eta emozioei.