Enpresetan osasun mentalari buruz egiten ari garen sentsibilizazio-kanpainaren barruan, atzo Cronimet Hispania bisitatu genuen Bilboko Portuan, altzairu herdoilgaitza, altzairu bereziak eta ferroaleazioak birziklatu, balorizatu eta merkaturatzeko lan egiten duena. Oso jardunaldi berezia izan zen, osasun mentaleko arazoei buruz hitz egin genuen eta gure lana azaldu genuen, beraiena ezagutu genuen egin genien irrati elkarrizketan eta gero gertutik erakutsi ziguten.