Tabakalerako zinemaren programazioa beste kolektibo batzuen parte-hartzera zabaltzeko asmoz, Why Noteko UNIK taldeak film bat hautatzeko aukera izan dugu. Ekainaren 6ko saioa, publikoari irekia, guk aurkeztu genuen eta proiekzioaren ondoren solasaldi bat egin genuen. Ekimen honen bidez, Tabakaleraren pantaila partekatua are partekatuagoa egin nahi da, herritarren zuzeneko parte-hartzearekin.
Gure saioa antolatzeko, Mireia Montané zine programatzailearen laguntza izan dugu tailerrak iraun duen lau egunetan. Horietan hainbat film ikusi ditugu, zinemari buruz hitz egin dugu eta, guztien artean, Adam Elliot artista eta zinema zuzendari australiarraren 'Mary and Max' animaziozko filma proiektatzea erabaki genuen.