Oarsoaldeko begiratoki nagusia da San Marko Gorolekua eta joan den urriaren 1ean bisitatzeko aukera izan genuen. Gainera, bere kokapen ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua da bertatik Kontxako, Pasaiako eta Txingudiko badiak ikusi daitezkeelarik. XIX. mendeko eraikin militarra ezagutzeko aukera izan genuen, egun Lau Haizeta parkearen barne dagoena.