Minbiziaren kontrako elkartearen egoitzara egindako bisitan Ainara eta Leirerekin hitz egiteko aukera izan dugu bertan egiten duten lanari buruz. Gipuzkoako irrati sozial izanda, hasiera ematen diogu horrela Why Not Irratiaren 8. urteurrenaren harira egingo ditugun elkarrizketei, inguruan ditugun elkarteei ahotsa emanez beren lana ezagutu eta aldarrikatzeko.