Real Sociedad Fundazioari esker Reale Arenako txoko guztiak ezagutzeko aukera izan genuen. Antolatu ziguten bisita gidatuak taldearen garaikurren gunea, aldagelak, prentsa-aretoa, palkoak eta abar barne hartu zituen, eta, amaitzeko, zelaira salto egin zuten jokalariek egiten duten tunel beretik.