Why Not Irratiaren 8. urteurrenarekin egiten ari garen elkarrizketen harira, irailaren 14an Zaporeak elkarteko Mikel Azkuerekin hitz egiteko aukera izan genuen. Eta ez hori bakarrik. Topaketa honen ondorioz, fundazioko erabiltzailea den Fermín Díezek abentura honi ekitea erabaki zuen eta Lesbosera joan da hilabete baterako boluntario gisa.
Zaporeak, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute bertan dauden pertsonen bizi baldintzak hobetzeko.
Entzun programa osoa!