Why Not gero eta itxura polittagoa hartzen ari da Madrilen... Eta ikasturte honetan gure erreferentziazko zentroa izango dena sortu da! 2013an gurekin batera abiatu zen irrati-taldea bere sareak zabaltzen joan da proiektua aurrera daramaten boluntarioen sare bat lortu arte. Lau zentroren laguntzarekin (Infanta Sofia, La Paz, Clínica López Ibor eta Clínica Dr. León), 30 erabiltzaileko talde bat hasi da tailer eta ikastaro ezberdinekin: ingelesa, yoga, antzerkia, kultura eta pentsamendua, eskulanak eta musika.