Laguntzeko erak

IV. Fiesta Why Not

Why Not Fundazioaren festa solidarioa laugarren ediziora iritsi da aurten eta arrakasta handia izan du!

Ekainaren 7an 160 pertsona baino gehiagok euren aletxoa jarri zuten gure helburuak betetzen laguntzeko, oraingoan Tenis Ondarretan bilduta. Beren laguntzari esker, afariarekin eta zozketarako txartelen salmentarekin bildutako diruarekin, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen ongizatea hobetuko duten jarduerak programatzen jarraituko dugu.

Tenisa bera, DJ Vilaxxx, Azpilicueta, Saltxipi, Arotzenea Landa Etxea, El Almacén Wine Bar, Simorra, Serengeti, Sfera Boards, Amara Iluminacion, Elizabeth Arden eta NGS izan genituen laguntzaile.

Eskerrik asko posible egin duzuen guztioi eta Why Not aurrea egiten laguntzen diguzuenei!

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Centro/Txoko: Particular de Ategorrieta 3 Oficina: Avda. Navarra 25, Gros
20013 Donostia - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE