Tabakalerako zinemaren programazioa beste kolektibo batzuen partaidetzara zabaltzeko asmoz, Why Noteko taldeak film baten aukeraketa egiteko aukera izan dugu. Saioa guk aurkeztu genuen, eta proiekzioaren ondoren solasaldia egin genuen.
Raymond Depardon zuzendariaren 12 jours pelikulak Frantzian bere baimenik gabe zentro psikiatrikoetan sartzen dituzten 92.000 pertsonei buruz hitz egiten du. Legearen arabera, ospitaleak 12 egun ditu paziente bakoitza epaile batengana eramateko. Historia medikoak eta doktore baten gomendioak oinarri hartuta, erabaki erabakigarri bat hartu behar da: pazienteak alde egin behar duen edo bertan geratu behar duen. Hamabi egun geroago bizitza bat betiko alda daiteke.