Maiatzaren 8an Minbiziaren Kontrako Lasterketan parte hartu genuen Donostian. Ekitaldiaren zortzigarren edizio hau aprobetxatu dugu martxa nordikoaren modalitatean estreinatzeko, "lehiaketa" moduan egin dugun lehen irteeran. Esperientzia zoragarria izan zen, gurekin zaletasuna partekatzen duen jende piloa ezagutzeko aukera izan genuen, eta, gainera, kausa garrantzitsu bati modu solidarioan ekarpenak egin genizkion: minbiziaren aurkako borrokari.