Enpresa Lasterketaren 13. edizioan parte hartu dugu eta 600 talde inguruk parte hartu dute. Pandemiagatik bi edizio ospatu gabe egon ondoren, proba indartsu itzuli da eta 2.364 parte-hartzaile izan dira guztira, korritzeaz gain, aurten Why Not laguntzeko erabili den euroarekin kolaboratu dutenak. Gainera, lasterketa lehen pertsonan bizi izan genuen, ura banatzeko puntu batean laguntzen aritu ginelako.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldiaren antolatzaileak diren Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegiri eta Laboral Kutxa babesle nagusiari. Mila esker!