Laguntzeko erak

Erro(re)tik

Tabakalerarekin batera lanean ibilbide luze bat egin ondoren, Erro(re)tik mintegian parte hartu dugu Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan maiatzaren 12a eta 15a bitartean. Praktika artistiko ezberdinen bidez, dibertsitatearen, inklusioaren edo osasun mentalaren inguruan hausnarketa egin eta gero, proiektu horrek publikoari irekita zenbait ekintza izan ditu emaitza gisa: tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak...

Errorea oinarri hartuta ikaskuntza sortzea proposatzen zuen mintegiak eta, aldi berean, errotik aldaketak sortu. Erosotasun-espazioetatik irtetera behartu nahi gaituzten aldaketak, beste leku batzuk okupatzeko-ikusarazteko-seinalatzeko: atseginak ez diren lekuak, zentralak ez direnak, arautik ikusi nahi ez direnak. Erro(re)tik gogoeta luzea da, aniztasuna, zaintza, komunitatea edo inklusioa bezalako terminoak birpentsatzen dituena.

Azpimarratzekoa da irrati lengoaien inguruan parte hartu genuen mahai-ingurua, Bartzelonako Radio Nikosiarekin batera. Espazio seguru gisa irratiak dituen aukeren inguruan hitz egin genuen, sozializatzeko eta aniztasunean pentsatzeko leku gisa. MAHAI-INGURUA IKUSI

Horrez gain, ate bat eraiki genuen Tabakalera Medialab-ekin batera eta kalean jarri genuen, irratiarekin espazio seguruei buruzko testigantzak jasotzen genituen bitartean. Atea, beste mundu batetara sartzeko metafora gisa, beste errealitate batzuetara joateko...

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Centro/Txoko: Particular de Ategorrieta 3 Oficina: Avda. Navarra 25, Gros
20013 Donostia - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE