Hautsi gabe bote egiten duten xaboi-ponpak, koloretako elurra eta sua eskuan, horiek dira Kimikari tailerrean bizi ditugun esperientzietako batzuk, LEINNeko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua) ikasleekin. San Tomas Azokan dirua biltzeko lehen lankidetza bateratuaren ondoren, Txokoan tailer dibertigarri bat eskaini ziguten, kimika ardatz hartuta, eta esperimentu mordoa probatu ahal izan genuen.