Ikuskizun bisuala, testurik gabea, errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak lausotzen dituena. Argumentu horrekin, apirilaren 26an Gasteszenara joan ginen Manolo Alcantara konpainiaren Déjà vu obra ikustera. Pertsona baten eta bere ametsen arteko distantziaz hitz egiten du, zer den eta zer izatea gustatuko litzaiokeen, tarteka umore fina erakutsiz.