Laguntzeko erak

Erro(re)tik mintegiaren bigarren edizioa

Tabakalerarekin ibilbide luzea egin ondoren, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan maiatzaren 12tik 14ra bitartean egin den Erro(re)tik mintegiaren bigarren edizioan parte hartu dugu.
Iaz hasitako bideari jarraituz, Erro(re)tik 2022 mintegia ustez erosoak diren espazioetatik desbideratzeko edo, gutxienez, haien gabeziak agerian uzteko ariketa izan da berriz ere. Akatsaren bidez ikasketa kritikoa egiteko aukera gisa planteatu da, guztiok parte hartuko dugun kultura-erakunde abegitsuago, irekiago eta multiformeago bat eraikitzeko erantzukizunetik, desiotik eta beharretik pentsatuta.

Prozesu luzea da eta 2020an jarri zen abian Medialab eta Tabakalerako Bitartekotza arloen artean, ARTAZIAK COOP-ekin lankidetzan eta CARASSO FUNDAZIOAren laguntzarekin. Proiektua hiru zutabetan oinarritzen da: Tabakalerako lantaldearen barne formakuntzak, UNIK (gure taldea) lan eta sorkuntza talde irekia eta mintegia bera.

Aurten, desberdintasun- eta/edo diskriminazio-ardatzen arteko loturan jarri da arreta. Espazio nahiko zabalak sortzeko premian, aipatu gurutzeak eta ezberdinen arteko aliantzak gerta daitezen. Guk 'Irudietako elkarrizketa amaigabea' performance+solasaldian parte hartu dugu VULNUS - Arts VIVES I RECERCArekin batera. Jolasaren esperientziaren bidez, parte-hartzaileok irudi-taula bat osatu genuen, gure eguneroko kontakizunak eta gure bizimoduak partekatzeko.

 

PWC-k ikuskatutako fundazioa
Fundación Why Not
Centro/Txoko: Particular de Ategorrieta 3 Oficina: Avda. Navarra 25, Gros
20013 Donostia - Gipuzkoa
Tel: (+34) 943 058 694 / 627 014 791 Email: info@fundacionwhynot.org
diseinua eta web programazioa THE MOVIE