Uda honetako irteeren artean, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentrora bisita egin dugu. Bere osotasunean txotxongiloen munduari dedikatua dagoen zentro bakarra da Europa osoan. Gainera, museo honek beste birekin, Chillida-Leku eta Oiasso, antolatu duen ginkanaren gure lehen etapa izan da. Horietako bakoitzean ezkutuan dauden hiru pieza aurkitu behar ditugu...
Gidatutako bisita baten bidez, 3.600m2-ko espazioan biltzen den guztia ezagutzeko aukera izan genuen: museoa, dokumentazio eta artxibo zentroa, espazio eszeniko moderno bat, etab. Mundu osoko txotxongilolarien topaleku bihurtu da, ikasteko, irakasteko, ikertzeko, ekoizteko eta esperientzia partekatzeko espazio moderno bat.