‘Zure ahotsaren hodiekin’

‘Zure ahotsaren hodiekin’ izan da Celeste Agüerorekin Tabakaleran hiru egunez egin dugun poesia tailerra. Proposamen horrek uztartu egin ditu xuxurlaren eta poesiaren praktika eta topaketa, esplorazioa, entzutea eta gogoeta. Xuxurla bat entzun nahi duzu? Xuxurlatzera animatzen zara?