Podkasta Oiasso Museoan

Urriaren 22an, osteguna, podcast bat grabatu genuen zuzenean Oiasso Erromatar Museoan. Osasun mentalaren mila aurpegiak izan dira protagonista Oiassok eta Biogipuzkoak antolatzen duten “Zientzia – Historia – Ciencia” zikloaren laugarren edizioan.

Hiru solasaldi egin ziren: Osasun Mentala eta Emakumea Cristina Ubani eta Rafael Huertasekin; psikiatriaren historia eta ondoezak eta traumak nola tratatu diren Enric Novella eta Álvaro Muzquizekin; Suizidioa Cristina Blanco eta Alex Muelarekin. Zikloari amaiera emateko, gure podcasta grabatzera gonbidatu gintuzten Mertxe Urteaga arkeologoarekin, museoaren sortzailearekin eta lehen zuzendariarekin.