Bergara izan zen oraingoan Ongizatearen Plazako agertokia, eta bertan parte hartu genuen gure irratsaioa publikoarekin grabatuz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da, eta Zarautzen egin zuen lehen geldialdia. Asmoa da espazio ireki bat sortzea ongizate integralari buruz hitz egiteko, elkarrekin hausnartzeko eta guztion artean bizitza osoagoa eraikitzeko. Goizean, Adinberrik bakardadeari aurre egiteko ekimen bat aurkeztu zuen. Ondoren, gure podcasta egin genuen, Bergarako Goyeneche Fundazioko erabiltzaileek, Maider Agiriano Ospitalarioak Fundazioko terapeuta okupazionalak eta Eider Mendoza eta Maite Peña Aldundiko ordezkariek parte hartu zutelarik.
