Adimen artifizialak eguneroko bizitzan nola lagun diezagukeen ikasi dugu, bidaia bat prestatzea, kartelak egitea edo Why Not irratsaio bat prestatzea bezalako gauzekin. Eta hori guztia, Idoia Iceta eta Nerea Rodríguez Digitalentuko kideekin arratsalde berezi bat konpartitu genuelako. Haiek Txokora hurbildu ziren beren ezagutza gurekin partekatzeko, baina baita egiten dugunarekiko jakin-mina ere, eta oso tarte dibertigarria igaro genuen.
