Minbiziaren aurka martxan
Joan den maiatzaren 11n Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako 11. Lasterketa eta Martxan parte hartu genuen. Aurreko urteetan ibilaldi nordikoaren modalitatean izandako esperientzia errepikatu genuen, eta zoragarria izan zen, gurekin zaletasuna partekatzen duen jende asko ezagutzeko aukera izan bai genuen, minbiziaren aurkako borroka bezalako kausa garrantzitsu bati modu solidarioan ekarpena egiteaz gain.
