Elikagaien Bankuaren bilketa handia

Aurten lehen aldiz parte hartu dugu Elikagaien Bankuak antolatzen duen bilketa handian. Urtero Gipuzkoan milaka boluntario eta emaile mobilizatzen dituen hitzordu solidarioa da. “Dena ematen dugu” lelopean, azaroaren 7an hiru boluntario-taldetan antolatu ginen supermerkatu eta hipermerkatu gehienetan gaitutako bilketa-guneetan egoteko, dohaintzan emandako produktuak sailkatuz eta antolatuz. Gipuzkoan 17.000 pertsonak baino gehiagok Elikagai Bankuaren laguntza behar dute oinarrizko beharrak asetzeko.