Circlassica Noel

Asteburuan, hileko irteera gisa, zentroatik kanpo joan ginen “Productores de Sonrisas” taldearen Circlassica Noel zirku-ikuskizunera. Ikuskizun paregabea iruditu zitzaigun, izan ere, ez da malabaristak eta pailazoak dituen zirku hutsa bakarrik, baizik eta eszenaratze ikusgarri oso bat; artistek musika eta argiekin bat egiten dute, eta horrek adin guztietarako esperientzia zoragarria bihurtzen du. Denok elkarrekin primeran gozatu genuen.