Hernani LHko ikasleen bisita

Hernani LH zentroko ikasleak izan ditugu Txokoan. Animazio Soziokulturala eta Turistikoa goi-mailako ikasketak egiten ari dira. Lehenik, erronka bota genien gure memoria-tailerrarekin, eta, ondoren, beraiek prestatuta ekarritako hainbat dinamika egin genituen. Eskerrik asko hainbeste barre egin dugun bisita honengatik!