Irratsaio berezia Udarregi Ikastolan

Usurbilgo Udarregi ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek beraiekin programa berezi bat grabatzera gonbidatu gintuzten. ‘Garapen pertsonala eta soziala’ irakasgaiko taldeak jardunaldi bat antolatu zuen osasun mentalari buruz hausnartzeko, gaiarekin lotutako hainbat dinamika egiteko eta gure irratsaioarekin amaiera emateko. Osasunarekin lotuta hitz egin eta lan egiten duten irakasgaia da, batez ere alderdi emozionalean.

Why Not Radio · Udarregi ikastolan programa berezia