Casa del libro

Zorte handia izan genuen bisita pribatu bat egin zigutelako, eta eraikin osoa erakutsi ziguten. Solairuz solairu ikusi genuen nola antolatzen den biltegia, eta gero nola banatzen diren liburuak, nola jartzen diren irakurlearentzat errazago izan dadin, eta nola aurkezpena ere oso garrantzitsua den erakargarriago egiteko. Benetako luxua izan zen mundu zirraragarri hau gertutik azaltzea; denoi irakurtzeko gogo handiagoa eman zigun eta laster berriro itzultzeko gogoa piztu zigun.