8. Saskibaloi txapelketa

Mentalia Usurbilgo taldea Why Not taldeak antolatutako osasun mentaleko zentroen arteko saskibaloi txapelketako txapeldun absolutua izan zen. Zortzi taldek parte hartu zuten zortzigarren edizio honetan eta usurbildarrek Haize-Gainen (Agipad) aurka jokatu zuten final handian, bakoitzak bere liga irabazi ondoren. Bi taldeek euren garaikurra jaso zuten Gipuzkoa Basket Clubeko ordezkaritza baten eskutik, Gipu maskotarekin batera.

150 pertsona baino gehiago bildu ginen egun alai batean, eta amaiera eman genion guztiontzako bazkari txiki batekin. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikastetxe guztiei, aipatutakoez gain: Agifes, Zubi-Etxe, San Juan de Dios Arrasate, Proyecto Hombre Eraiki, Aukera-Fundación Sarea eta San Juan de Dios Donostia.