11. Futbol txapelketa

Sarea Fundazioaren Aukera-Bidean izan zen gure futbol txapelketaren hamaikagarren edizioko talde txapelduna. Finala Haize-Gainen (Agipad) aurka jokatu zuten eta penaltietan irabazi zuten. Bi taldeek euren garaikurra jaso zuten Realeko jokalari beteranoen eskutik, eta haiek ere gurekin partekatu zuten solasaldi tarte bat irratian.

13 zentrotako 200 lagun baino gehiago bildu ginen, eta Puioko futbol zelaiak animazio handia izan zuen egun osoan zehar: Emaus, Errondo Gure Etxea, Sarea Fundazioa, San Juan de Dios, CRPS Anzaran, CRPS Maldatxo, Zubi-Etxe, Agifes, Aita Menni Arrasate, Haize-Gain eta Mentalia Usurbil.