Poesia tailerra

In situ landutako poesia oinarri hartuta, azaro osoan zehar tailer emozional batean parte hartu dugu Tabakaleran.
“La poda del torax”, Alain T.R.-k zuzendua, idazkera indibidualaren eta kolektiboaren topaketa bat izan da. Bertan, testu landugabe baten aukerak aztertu eta garatu ditugu eta, horrela, gure burutazioa hizkuntza propioaren esploraziora bideratu dugu.