Urteko Partida Inklusiboena

Urteko Partida Inklusiboenean parte hartu genuen, Real Sociedad Fundazioa, Integrated Dreams eta World Football Summit erakundeekin elkarlanean. Ekitaldi honen helburua errealitate sozial ezberdinak ikusaraztea eta kirolean eta gizartean aniztasunaren balioa azpimarratzea da. Aurretiko jarduerez gain, Realak Anoetan Rayoren aurka jokatu zuen Ligako partidaz gozatu ahal izan genuen.