La Caixa sariari esker, 17 erabiltzaile eraman ahal izan ditugu Toledon dagoen parke tematiko eta historikora. Esperientzia zoragarria izan zen. Goiz-goizetik abiatu ginen hantxe eramango gintuen minibusean, eta iritsi ginenean Espainiaren historiari buruzko ikuskizun zoragarriez gozatu ahal izan genuen. Asko gustatu zitzaigun eta harritu egin gintuen eszenaratze bikainak eta ikuskizun guztiak zein ederrak eta zainduak zeuden. Egun ahaztezina igaro genuen.
